Bastida eta Lizartza Bizkargiko dantzariak irabazle, Lazkaoko dantza txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 3a, 11:23
Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida dantzariak.

Joan den maiatzaren 1ean, XXXIX. Dantza Suelto Txapelketa izan zen Lazkaon, eta lehen saria irabazi zuten bikote gazteen mailan Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza dantzari azpeitiarrek. Bi dantzariak Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleak dira, eta Aitor Sorazu dantzari azkoitiarra da haien irakaslea.

Lazkaoko Oin Arin dantza taldeak antolatzen du txapelketa, eta aurten 11 bikote igo dira oholtzara.

Bizkargi musika eta dantza eskolak bikote irabazlea zoriondu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide