Umeen danborrada bai, baina aldaketekin

Maxixatzen.eus 2019ko api. 27a, 15:48
Iazko umeen danborrada. (Argazkia: Maxixatzen)

Umeen danborrada egitea erabaki dute. 16:00etan elkartu dira antolatzaileak, eta baiezkoa erabaki dute, nahiz eta aldaketa batzuk izango dituen.

Danborrada 17:30ean hasiko da Balda plazatik, eta hiru abesti joko dituzte Santa Klarara abiatu aurretik. Handik, berriz, herriko plazarako bidea hartuko dute, Plaza Berria zeharkatuz. Plaza Berritik igarotzean euria gogor ariko balu, zuzenean, Gurea frontoira joango lirateke, plazan geratu gabe.

Merienda, berriz, frontoian egingo dute. Euria egin edo ez, haurrak ez dira Umore Ona elkartean geldituko eta zuzenean pilotalekura abiatuko dira plazatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide