Igoera lortzeko aukerarik gabe gelditu da Añares Rioja ISB

Maxixatzen.eus 2019ko api. 26a, 18:55

Añares Rioja ISBk galdu egin du Logroñoko Campus Promete taldearen aurka, eta multzoko bigarren neurketa galdu duenez, igoera lortzeko aukerarik gabe gelditu da.

DIA Ligara igotzeko aukera guztiak agortu zaizkio Añares Rioja ISBri. 59 eta 84 galdu dute Luis Agirreren neskek Tenerifeko La Laguna herrian Campus Promete talde errioxarraren aurka. Multzoko bigarren neurketa jokatu dute gaur eguerdian, eta aukerarik gabe gelditu da ISB. Aukerarik gabe, baina igoera faseko hirugarren eta azken neurketa jokatuko du bihar Hijolusa taldearen aurka, 13:00etan. Atzo, osteguna, kolpea jaso zuen Luis Agirre entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak luzapeneko azken segundoan ISE CB Almeria taldearen hiruko saskiratzea jaso eta 67 eta 68 galduta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide