Etxebizitza lagunkoiagoa egiteko proposamenen inguruko hitzaldia, astelehenean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 25a, 12:47

Azkoitiko Udalak, Azkoitia Lagunkoiak eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak pertsona nagusiei egokitutako etxebizitzen inguruko hitzaldia antolatu dute.

'Etxebizitza arloa adinekoentzat lagunkoiagoa egiteko proposamenak' izenburupean, Donostia Lagunkoiaren arduradun Eva Salaberriak eskainiko du hitzaldia datorren astelehenean, apirilak 29an, 17:00etan, Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean. Solasaldia irekia eta doakoa da. Etxebizitza da Azkoitia Lagunkoia aztertzen ari den esparruetako bat eta horren harira, etxebizitzaren arloan egon daitezkeen aukerak edo etorkizunera begira jorratu beharreko planteamenduak izango ditu hizpide Salaberriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide