Jose Joakin Etxaniz da Azkoitia Bai Herri Plataformaren alkategaia

Maxixatzen.eus 2019ko api. 24a, 12:08
Jose Joakin Etxaniz Peña Azkoitia Bai Herri Plataformako alkategaia.

Jose Joakin Etxaniz Peña da Azkoitia Bai Herri Plataformak udal hauteskundeetarako Azkoitian aurkeztuko duen alkategaia.

51 urteko azkoitiarra da Jose Joakin Etxaniz Peña. Azkoitia Bai Herri Plataformak maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hautatutako alkategaia. Ingeniaritza Tekniko Topografiko ikasketak ditu eginda, eta egun goi mailako Mekatronika Industrialaren ikasketak egiten ari da. Etxaniz Azkoitia Bai Herri Plataformaren zinegotzia izan da udaletxean azken lau urteetan, baina 2007-2011 legealdi amaieran ere zinegotzia izan zen plataforma beretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide