Pentsio «duinak» aldarrikatu dituzte pentsiodunek

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 6a, 12:08

Beste astelehen eguerdi bat egin dute Azkoitiko pentsiodunek plazan.

Astelehero bezala, 12:00etan plazan elkartu dira dozenaka herritar, pentsio «duinak eta KPIaren araberakoak» eskatzeko. Gaur ere dozenaka herritarrek eman diote babesa deialdiari.