EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Maxixatzen.eus 2019ko api. 12a, 22:32
EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrenda. (Argazkia: EH Bildu)

Azkoitiko EH Bilduk jakinarazi du zein izango den bere zerrenda maiatzaren 26an egingo diren udal hauteskundeetan.

«Azkoitiarron aniztasuna Udalera eramango duen herritarren lantaldea» bezala aurkeztu du EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda. «Lau urtetako esperientzia eta haize freskoa uztartzen dituen zerrenda» bezala aurkeztu dute taldea. Ainara Goenaga buru duen taldea «anitza» dela azpimarratu du koalizioak, «hainbat esparrutan lanean» dabilela gaineratuz, «izan herrigintzan, kirolean edota kulturan». Zerrendak «adin-tarte zein sentsibilitate ezberdinak islatzen» dituela nabarmendu dute, «Azkoitiaren oraina eta etorkizuna barnebilduz», adierazi du EH Bilduk ohar bidez.

«Arduraz, gogoz eta ilusioz» hartu dute «Azkoitiarekiko eta azkoitiarrekiko konpromezu sendoa». Datorren legealdian, «gardentasunez herritarren zerbitzura lan» egingo dutela azaldu dute. Euren zeregina «lana zintzotasunez» egitea dela azpimarratu dute, «giza duintasunarekiko errespetua izango delarik pertsonen arteko harremanetarako oinarria», gehitu dute. «Eraginkorrak» izango direla azaldu dute, «baliabide publikoak herritarren zerbitzura jarriz eta zentzutasunez kudeatuz».

Hona hemen EH Bilduren zerrenda:

1- Ainara Goenaga Andueza

2- Mikel Zengotita Alberdi

3- Ane Miren Peña Larrañaga

4- Iraitz Otaño Mugica

5- Laida Beristain Zubizarreta

6- Itziar Joaristi Olariaga

7- Angel Echeverria Ibarguren

8- Jon Ander Larramendi Salegi

9- Rosario Lasa Arostesgi

10- Ibon Larrar Manterola (Tomao)

11- Goretti Alberdi Azpiazu

12- Toño Beneitez Ruano

13- Igone Bastarrika Salegi

14- Ramon Sarriegi Uranga (Txintxue)

15- Arbil Elortza Ereño  

16- Aitor Beneitez Sagarzazu (Tertzio)

17- Ainhize Azpiazu Altuna

18- Igor Elortza Agirre (Karmelo)

19- Ania Alberdi Alberdi

20- Miel Peña Gogorza

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide