Aretoa beteta Xabier Madariaga kazetariaren hitzaldian

Maxixatzen.eus 2019ko api. 11a, 21:41
Xabir Madariaga hitzaldian. (Argazkiak: Maxixatzen)

Elkarguneko Oteiza aretoa lepo bete da Xabier Madariaga kazetariaren hitzaldia jarraitzeko. Izan duen kazetaritza ibilbidea azaldu du, bereziki, Madariagak.

Gazte Geroak antolatuta, Xabier Madariaga kazetaria Azkoitian izan da. Mundu zabalean kazetari batek izan ditzakeen bizipenak azaldu ditu, goraino bete den Elkarguneko Oteiza aretoan.

Nafarroako Unibertsitatean ikasketak amaitu orduko, 22 urte besterik ez zituela, Jerusalemera joan zen berriemaile, israeldarren eta palestinarren arteko gatazka munduari kontatzera. Hango gorabaherak eta gatazka egoeretan lan egitea zer den kontatu du, besteak beste, Madariagak.

Hiru urte igaro zituen han Madrilera bueltatu aurretik. Parisen ere korrespontsal lanetan aritu zen Nicolas Sarkozyren garaian. Munduan gertatzen denaren lekuko izan da Madariaga gaztetatik. Egun, ETB1eko 'Ur handitan' saioa aurkezten du. Amaieran jendartearen galderak erantzun ditu aurkezleak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide