Txerri bat ihes eginda ibili da Loiolako errepidean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 11a, 15:42
Maxixatzeneko erabiltzaileek bidalitako argazkiak.

Txikigolf jatetxearen inguruko errepide zatian txerri bat ihes eginda ikusi dute gaur arratsaldean batek baino gehiagok. Hori dela eta, GI-2634 errepidean trafikoa moteldu da eta ikusmina piztu du gidarien eta oinezkoen artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide