'Lore jangarriak eta kimuak' tailerra eskainiko da Baratze Parkean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 10a, 16:04

Loreak eta kimuak sukaldaritzan gero eta gehiago erabiltzen direnez, zeintzuk eta nola erabil daitezkeen jakiteko tailerra antolatu du Ekoguneak, Udalarekin elkarlanean.

'Lore jangarriak eta kimuak' ikastaroa datorren astelehenean, apirilak 15, izango da, 18:00etatik 20:00etara Altamirako Baratze Parkean. Bertan parte hartzea doakoa izango da eta herritar guztientzat irekia.

Tailerraz gain, Furgobaratza gerturatuko da Baratza Parkera. Furgobaratzak hilero bisita bat egiten du Sareko Baratze Parkeetara eta oraingoan Azkoitikora etorriko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide