Santa Klara komentua bisitatzeko aukera, zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 9a, 12:02
Santa Klarara egindako bisita bat. (Argazkia: Loiola Turismo)

Datorren larunbatean, apirilak 13, Ezkutuko Altxorrak egitarauaren barruan Santa Klara komentua bisitatzeko aukera izango da. Bisitarako beharrezkoa da izena ematea.

Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du zapatuan Santa Klara komentuan egingo duten bisita. 12:00etan hasiko da, Santa Klara komentuaren aurrean. Bisita doakoa da, baina jakinarazi dute izena ematea nahitaezkoa dela. Horretarako, 943 15 18 78 telefono zenbakira deitu beharko da, edota info@tierraignaciana.com helbide elektronikora mezu bat idatzi beharko da.

Santa Klara XVII. mendeko aldi mistiko honetan horrelako komentuek izan zuten hedapen handiaren irudikapen klasikoena da. Felipe II.aren kontseilari izan zen Francisco de Zuazolak bultzatuta, Juan de Valencia arkitektoak parte hartu zuen bere diseinuan. Eraikina osorik kontserbatzen da, eta Loiolako Ibero maisuen klaustro eta erretaula gordetzen ditu.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide