Jone Zabaletak Bergako lasterketa herrikoiaren marka hautsi du

Maxixatzen.eus 2019ko api. 9a, 15:05
Jone Zabaleta, helmugaratzen. (Argazkia: aquibergueda.cat)

Jone Zabaleta Larrañaga (Azkoitia, 1998) korrikalari azkoitiarrak Berga (Herrialde Katalanak) herriko lasterketa herrikoia irabazi eta errekorra hautsi zuen, joan den igandean.

Jone Zabaleta korrikalariak Berga herriko lasterketa herrikoia irabaztea lortu zuen joan den igandean, apirilak 7. Halaber, historia egin zuen azkoitiarrak Bergan. Dayane Huerta korrikalari kubarrak ordura arte zuen errekora ia minutu batean hobetzea lortu zuen Zabaletak. Kubarrak ezarritako denbora 18 minutu eta lau segundokoa zen, eta azkoitiarrak 17 minutu eta bost segundoan amaitu zuen 5 kilometroko proba.

Datorren asteburuan, berriz, aire libreko denboraldia hasiko du Zabaletak Donostian. 1.500 metroko lasterketan parte hartuko du azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide