Arraunlari azkoitiarrak txapeldun eta txapeldunorde Gipuzkoako Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 9a, 09:31
Telmo Deunek arraunlariak, banderekin. (Argazkia: A. Jimenez)

Batelen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen igandean Pasaian, eta Azkoitiko arraunlariek bi bandera eta zilarrezko bi domina irabazi zituzten Zumaiako Telmo Deun arraun elkartearekin. Azkoitiarrek protagonismo berezia izan zuten txapelketan. Haur eta kadete mutilen txapelketak eskuratu zituzten, eta haur mailan txapeldunorde izan ziren bi neska.

Zumaiako arraun elkartean aritzen diren sei azkoitiarrek sariak Azkoitira ekarri zituzten. Kadete mailan Unax Larrañagak, Manex Unanuek eta Manex Azpillagak bandera irabazi zuten. Laugarren urtea du hirukoteak Zumaian, eta lehen ere hainbat txapelketa irabaziak dira: 2016an Gipuzkoako Liga, Gipuzkoako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketa irabazi zituzten. Asteburuan, gainera, Legution jokatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartuko dute.

Manex Unanue, Unax Larrañaga eta Manex Azpillaga, ezkerretik eskuinera. (Argazkia: Sara Andueza)

Haur mailako Jakes Larrañagak, mutiletan ligako bandera eta Gipuzkoako Txapelketako banderako eskuratu zituen Telmo Deun traineruarekin. Haur mailako Laia Aranbarri eta Nahikari Galarraga txapeldunordeak izan ziren nesken mailako ligan eta Gipuzkoako Txapelketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide