40 hezurtegi berri eraiki ditu Udalak, eta erabilera eskatzeko epea zabaldu du

Maxixatzen.eus 2019ko api. 8a, 16:38
Hezurtegi berriak. (Argazkia: Udala)

Azkoitiko Udalak 40 hezurtegi berri egin ditu Baldatxoko hilerrian, eta horiek esleitzeko prozedura martxan jarri du. Eskaera egiteko epea maiatzaren 17an itxiko da.

40 hezurtegi berri eraiki ditu Udala hilerrian «hilerriaren ahalmena handitze aldera», eta esleitzeko prozedura abiatu du. Hezurtegiaren erabilera eskaera egiteko epea zabalik dago eta maiatzaren 17ra arte luzatuko da; eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira. Hezurtegi bakoitzaren prezioa 624,22 eurokoa izango da 75 urterako, hezurtegiak erabiltzeko 75 urteko epea ezarri baitu Udalak.

Berriak aurretik zeuden beste 132 hezurtegiri gehitu zaizkie. Guztira ia 175 hezurtegi izango ditu aurrerantzean, beraz, Azkoitiko hilerriak. Hezurtegi berri bakoitzak lau pertsonen gorpuzkiak gordetzeko ahalmena du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide