Pirinioetara mendiko eski irteera

Maxixatzen.eus 2019ko api. 4a, 15:54

Hurrengo asteburuan, apirilaren 13an eta 14an, mendiko eski irteera egingo du Anaitasuna mendi bazkundak.

Zapatuan, apirilak 13, Gavarnie eta Tucarroya inguruetara egingo dute bidaia eskiatzaileek, eta igandean, Tucarroya, Brecha Roland eta Gavarnie ezagutuko dituzte. Autoz egingo dute bidaia, eta zapatuan 06:00etan abiatuko dira Gavarniera Aizkibel Liburutegiaren paretik. Izena emateko epea ireki dute, eta izena emateko 605 71 13 02 telefono zenbakira deitu edota Whatsapp mezu bat bidali beharko da. Mendiko eski irteeran parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira, autoen bidaien gastuak ordaintzeko. Gaua, Tucarroyako aterpe batean pasatuko eta janaria eta lo zakua ere izena emandakoek eraman beharko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide