Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketa apirilaren 13an, Floreagan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 4a, 08:14
Floreagako bolatokia.

50. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketa martxan da martxoaren 23az geroztik, eta hurrengo zapatuan, apirilak 13, Azkoitian egingo du geldialdia. Txapelketaren laugarren jardunaldiko jaurtialdia jokatuko dute Floreagako bolatokian, 17:00etan.

Floreagako bolatokiak 50. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketako laugarren jardunaldia jasoko du apirilaren 13an. Izena ematea bost euro izango da, eta lehen sailkatuak 65 euro jasoko ditu. Bigarrenak 50 euro, hirugarrenak 35 euro, laugarrenak 20 euro eta bosgarrenak 10 euro. Seigarren sailkatuak, berriz, opari bat jasoko du.

Antolatzaileek jakinarazi dute ordu bete lehenago hasiko direla jaurtialdiak. Floreagan, beraz, 16:00etan hasiko dira lehen bola jaurtiketak egiten. Txapelketa guztian zehar erabili bezala, Azkoitian ere 2 zenbakiko boloa erabiliko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide