Gaztetxoentzat eskubaloi saioak antolatu ditu Munoaundik

Maxixatzen.eus 2019ko api. 3a, 12:13

Munoaundi eskubaloi taldeak antolatuta, LHko gaztetxoentzat eskubaloi saioak izango dira hiru egunetan: apirilaren 24an, 25ean eta 26an. Jolasen bitartez eskubaloia ezagutzea da helburua.

LH3 eta LH4ko umeentzat, goizez, 10:00etatik 12:00etara eskainiko dira, eta LH5 eta LH6ko umeentzat, arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara. Saio guztiak Elkargunean izango dira.

Izen emate orriak Ñam Ñam gozotegian daude eskuragarri, apirilaren 12ra arte. Saioetan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko da. Informazio gehiago nahi duenak idatzi munoaundieskubaloitaldea@gmail.com helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide