Sevilla-Kordoba bidaiarako izen ematea ireki du Plaza Ondo elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 2a, 15:00
Kordobako mezkita. (Argazkia: civitais)

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak Sevilla eta Kordoba hiriak (Andaluzia, Espainia) bisitatuko dituzte irailaren 15etik irailaren 21era bitartean, baina gaur, apirilak 2, ireki du bidaiarako izen ematea.

Irailaren 15etik irailaren 21era bitartean egingo dute bidaia Sevillara eta Kordobara Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko lagunek. Bidaiara joateko izen ematea gaur ireki du elkarteak, eta jakinarazi dutenez ordainketa izena ematerakoan egin beharko da. Elkarteko bazkideek 500€ ordaindu beharko ditu, eta bazkide ez denak 530 euro. Ohe bateko gela hartzea ere posible dela jakinarazi du elkarteak, baina 166 euro gehiago ordaindu beharko da.

Lehen eguna Azkoititik Sevillara joateko baliatuko dute. Bigarren egunean, berriz, Sevilla hiria ezagutuko dute, eta hirugarrenean Santiponce (Sevilla, Espainia) herrian dagoen Italica erromatarren garaiko hiria bisitatuko dute. Laugarren egunean Kordobara joango dira eta Los Patios de Cordoba lekua bisitatuko dute. Bosgarren egunean, bestalde, Huelvako mendilerroa ezagutuko dute. Bereziki, Aracena, Jabugo eta Cortegana bisitatuko dituzte. Seigarren egunean Sevillara itzuliko dira eta hiri andaluziarreko bazter gehiago ezagutuko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide