100 motozaletik gora bildu dira I. Moto Topaketan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 31a, 12:20

Gaur, martxoak 31, Azkoitiko I. Moto Topaketa egin dute eta 100 moto eta motozaletik gora bildu dira eliz atarian. Eguraldi ederra lagunduta, inguruko herriak zeharkatuz ibilbidea egin dute.

Azkoitiko herrian egin den lehen moto topaketa egin dute gaur, martxoak 31. Etxe Beltz eraikinaren parean elkartu dira motozaleak, eta 10:30ean atera dira ibilbidea egitera. 12:30ean itzuli dira eta poteoa eginda Laja Jatetxera joango dira bazkaltzera. 17:00etan agurtuko dute elkar motozaleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide