Azkoitiko I. Moto Topaketa egingo dute igandean

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 29a, 13:35

Datorren igandean, martxoak 31, Azkoitiko I. Moto Topaketa egingo dute. Bikers Urola Kosta, Donosti Motards eta Red Dragons taldeek antolatu dute topaketa, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin.

Azkoitiko herrian egin den lehen moto topaketa egingo dute datorren igandean, martxoak 31. 09:30ean, Etxe Beltz eraikinaren parean geldituko dira motozaleak, eta bertan mahai bat jarriko dute 14:30ean Laja Jatetxean egingo duten bazkarirako izena emateko. 10:30ean, berriz, herriaren inguruan egingo dute ibilbidea egitera abiatuko dira. Bi ordu inguruko bidea egitea aurreikusi dute antolatzaileek.

12:30ean itzuliko dira, beraz, motozaleak berriz ere herrira, eta herriko tabernetan poteoa egingo dute. 14:00etan, Laja Jatetxera joateko elkartuko dira Etxe Beltz parean eta 14:30ean egingo dute bazkaria. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gehienez 70 lagunek eman ahalko dute izena, 20 euroren truke. 17:00etan agurtuko dira elkar motozaleak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide