Diego Garciaren inguruko dokumentala eskainiko dute ostiralean, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 26a, 13:20

Martxoaren 30ean izango da Azkoitia eta Azpeitia lotuko dituen proba ezaguna, aurten txapeldunen historiak biltzeko asmoz. Hala ere, maratoi erdiaren egitaraua ez da lasterketarekin hasiko. Aurrez, Diego Garcia gehiago ezagutzeko eta atletekin solasteko hitzaldia izango da Elkarguean, eta gainera, Diego Garcia korrikalariaren inguruko ikus-entzunezko bat ere eskainiko dute Baztartxon.

XXVI. Azkoitia Azpeitia egitarauaren baitan hainbat jarduera antolatu dituzte Azkoitian.

Lehendabizi, proban parte hartuko duten atletekin solasaldia antolatu dute. Martxoaren 29an, 11:00etan, Diego Garcia gehiago ezagutzeko eta atletekin solasteko hitzaldia egingo dute probako atletek 6. mailako ikasleekin. Elkargunean bilduko dira.

Horrez gain, aurten Diego Garcia korrikalariaren inguruko ikus-entzunezko bat ere eskainiko dute. Juanan Legorburuk eta Andoni Egañak Diego Garciaren inguruko dokumentala egin dute, 'Diego Garcia bidegilea' izenburuarekin. Martxoaren 29an, Baztartxo Antzokian, doan, aurrestreinaldia izango da, 20:00etan. Eta ondoren, Laburbira izango da 22:00etan. Martxoaren 31n, ETB1en eskainiko dute 'Diego Garcia bidegilea' dokumentala 21.00etan, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide