Azkoitri Gipuzkoako txapelduna eta Euskadiko hirugarren onena, Oñatiko duatloian

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 25a, 17:52
Argazkia: Oñatiko Duatloia eta Naikefoto.

Joan den zapatuan, martxoak 23, jokatu zuten Azkoitri triatloi taldeko kideek Oñatiko distantzia motzeko duatloia. Aurten, gainera, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa zen proba hori.

Hasteko, herriko kaleetan bost kilometroko ibilbide bati bi bira eman zizkioten korrika, ondoren herri inguruko errepideetan 37 kilometroko zirkuitu bat burutu zuten bizikletan, eta azkenik, bost kilometro korrika egin zituzten hasierako ibilbideari bira bat emanez.

Taldekideek banakako sailkapenean oso emaitza onak lortu zituzten, eta taldeka, bi sarirekin etxeratu ziren. 

Banaka, Julen Lopetegi 23 urtez azpiko mailan Euskadiko hirugarren onena da. Taldeka, berriz, Jokin, Julen eta Andoniren denborei esker, Gipuzkoako txapeldunak dira duatloi distantzia motzean. Eta Euskadiko txapelketan hirugarren talderik onena izatea dute, ANB eta ARABATRI goi mailako taldeen atzetik.

Informazio eta argazki gehiago loturan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide