Maria Pilar Elias izango da Espainiako Kongresurako PPren Gipuzkoako zerrendan bigarrena

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 21a, 11:54
Maria Pilar Elias. (Argazkia: La Paseata)

Maria Pilar Elias politikari azkoitiarra da PPk Espainiako Kongresurako hauteskundeetarako aurkeztu duen zerrendan bigarrena. Alderdi Popularreko zinegotzia izan zen Elias Azkoitian, 1995etik 2011ra bitartean.

Apirilaren 28an egingo diren Espainiako Kongresurako hauteskundeetarako zerrenda osatu du Gipuzkoako Alderdi Popularrak, eta zerrenda horretako bigarrena da Maria Pilar Elias politikari azkoitiarra. Zerrendako lehena da Iñigo Arcauz Donostiako zinegotzi ohia. Azkoitiko Udalean UCD alderdiko zinegotzi zen Elias eta 1980an ETAk hil zuen Ramon Bagliettoren alarguna da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide