Iñaki Goiogana historialariak euskal erbestea izan du hizpide

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 15a, 09:59
Iñaki Goiogana.

Gazte Geroak antolatuta, Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialaria Euskal erbesteaz aritu da, Elkargunean.

1939an Francoren armadak Katalunia okupatu eta Bartzelona jausi ostean, euskal herritarrei bizitzea tokatu zitzaien erbestealdiaren inguruko gorabeherak izan ditu hizpide Iñaki Goioganak. Kontzentrazio esparruez, aterpetxeez eta Eusko Jaurlaritzak erbestealdian egin zuen lanaz jardun du, besteak beste.

Goiogana Errepublika eta gerra garaiko aditua da, eta Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren arduraduna. Gazte Geroak antolaturiko hitzaldi zikloaren baitan, Xabier Madariaga, Xabier Euzkitze eta Leire Arrieta izango dira Azkoitian, datozen hilabeteetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide