Ingelesa eta alemana praktikatzeko jarduerak antolatu dira

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 13a, 17:30

Datozen hilabeteetan ingelesa eta alemana praktikatzeko hainbat jarduera antolatu dira. Alde batetik, ingelesa eta aisia uztartzeko, pintxo-potea ingelesez egingo da, jatorrizko hiztun batek lagunduta. Beste aldetik, alemanez hitzaldi-solasaldiak eskainiko dira. Saio guztiak doakoak izango dira eta interesa duten herritar guztiek parte har dezakete.

Udaleko Hezkuntza sailak eta Gaztanenea Formakuntza Zentroak ingelesa eta alemana praktikatzeko jarduera ezberdinak antolatu ditu. Helburua da ondo pasatuz hizkuntzen ahozkotasuna hobetzeko aukera ematea herritarrei.

Ostegunetan, hilean bitan, pintxo-potea ingelesez egingo da jatorrizko hiztun batek lagunduta. Ondorengo egunetan izango dira saioak: martxoak 14 eta 28, apirilak 4 eta 11, maiatzak 9 eta 23.

Alemana praktikatu nahi dutenek ere badute eskaintza. Martxoan, apirilean eta maiatzean hilean bitan, alemanez hitzaldi-solasaldiak egingo dira eta ondoren partaideak kalera aterako dira hizkuntza praktikatzera eskola girotik aldenduz.

Saioak izango dira: martxoak 27, apirilak 3 eta 10, maiatzak 8 eta 15.

Pintxo-potean parte hartu nahi dutenentzat topagunea Gaztanenea Formakuntza Zentroa izango da. Bertara gerturatu beharko dute aipatu egunetan 19:30ean.

Alemaneko saioak 18:00etan izango dira, apirilaren 10ekoa eta maiatzaren 15ekoa ezik. Azken bi saio horiek 19:00etan izango dira.

Ikusi eskaintza loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide