Pentsiodunen beste elkarretaratze bat, plazan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 11a, 12:13
Pentsiodunak, plazako eskaileretan.

Gaur ere herriko erretiratuak eta pentsiodunak plazan elkartu dira «pentsio duinak» eskatzeko. Eguerdiko kanpai hotsekin batera osatu da jendetza plazan.

«Pentsio duinen alde» zioen karteltxoak eskuetan zituztela bildu dira gaur ere ehun bat lagun, plazan, pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izan behar dutela eskatzeko. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei egin die dei. Astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko eskatu dute gaurko kontzentrazioaren ondoren. Datorren astelehenean ere plazan elkartuko dira, ordu berean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide