Auto baten eta moto baten arteko istripua izan da

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 9a, 15:28

Auto baten eta moto baten arteko istripua izan da, Gi-631 errepidean, Zumarragarako noranzkoan. Moto gidaria zauritu da ezbeharrean eta ospitalera eraman dute.

Ipintza auzotik metro gutxira izan da istripua, eta suhiltzaileak, ertzainak eta anbulantzia joan dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide