Osasun etxeko langileek antolakuntza eredu berria ezarriko dute

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 7a, 12:49
Azkoitiko osasun etxea.

Datorren astelehenetik aurrera, Azkoitiko osasun etxera deitutakoan —943 007 610 zenbakira— arreta azkarragoa, pertsonalizatuagoa eta egokiagoa emateko, antolakuntza eredu berria ezarriko dute. Eredu berri horren bidez, erizainek, medikuek eta administrariek lana modu koordinatuagoan egingo dute aurrerantzean.

Asistentzia eredua hobetzen ari dira, eta hori dela eta, hitzordua eskatzean galdera batzuk egingo dituzte. Horrela, gaixoaren beharrei erantzuteko, profesional egokienera bideratuko dituzte.

Administrazioko langileak

Gaixoaren beharrei erantzuteko lehenengo harremana izango da.

Bera da gaixoari ondoen lagun diezaiokeena: bere eskaerari berak erantzunez, edo bestela, beharrizanaren arabera, medikuarenera edo erizainarena bideratuz.

Horretarako, lehendabizi informazioa eskatuko dio gaixoari, konfidentzialtasuna urratu gabe:

-Behar administratiboa: informazioa, osasun txartela, osasun karpeta, txostenak, errezetak, baja parteak…

-Gaixoaren beharraren arabera, txanda egokiena eskainiko dio (eskaera telefonoz erantzun, medikuarekin txanda adostu, erizainarekin txanda adostu…).

Erizaintza

Prezesu akutuetan eta kronikoetan, edota behar berrietan, gaixoaren erizaina izango da balorazioa egin eta aholkuak emango dituena.

Medikua

Gaixotasunen diagonosia eta tratamendua egingo du.

Emagina

-Haurdunaldia edota erditze ondokoa.

-Kontrazepzio aholkuak eta monopausia.

Odontologoa

Hortz osasuna eta PADI.

 

Gaixoak telefonoz zer galdetu dezake?

  • Zainketari, medikazioari, hitzorduari… buruzko zalantzak.
  • Bere osasun bilakaera aipatu.
  • Dituen hasierako sintomei buruzko zalantzak.
  • Txosten medikoak, alta txostenak, bolanteen kopiak…eskatu.
  • Tramite administratiboak.
  • Osasun etxearen ordutegitik kanpo, Aholku Sanitarioa: 900 203 050.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide