Enpresetan euskara planak garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 5a, 10:12

Azkoitiko enpresetan euskara planak egiteko edo garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Udalak enpresa bakoitzari emango dion gehienezko diru laguntza urteko 2.000 eurokoa izango da, eta Eusko Jaurlaritzak xede berarekin emandako diru laguntzaren osagarri izango da.

Diru laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak dira, besteak beste, enpresaren egoitza soziala eta fiskala Azkoitian izatea eta euskara plana diru laguntza ematen den ekitaldian diseinatutakoa izatea, edo aurreko urteetan diseinatu arren, urte horretan garatzen aritzea. Eskaera epea uztailaren 12an itxiko da.

Iragarkia, loturan.

Oinarrriak eta eskaera normalizatua, loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide