Jandonianiz plazak izango duen itxura erakutsi du Udalak irudi bidez

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 25a, 12:59

Jandonianiz plazak izango duen itxura. (Argazkiak: Udala)

Jandonianiz plaza berritzen ari dira Udala eta bertako bizilagunak eta espazioak aurki itxura berria izango du. Udalak argazki muntaien bidez erakutsi du etorkizuneko plana nolakoa izango den. 

Udalak eta Jandonianiz plazako bizilagunek duela egun batzuk ekin zien obrei. Lanak, garajeetara sartzen den ura ekiditeko dira. Lan horiek aprobetxatuz, Udalak argiteria eta hiri altzariak berrituko ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide