Soma Cult taldeak eta Patta bakarlariak kontzertua emango dute zapatuan, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 19a, 09:17
Soma Cult taldeko kideak.

Datorren zapatuan, otsailak 23, Soma Cult taldearen eta Jesus Sudupe 'Patta' bakarlariaren kontzertuak izango dira, Matadeixen.

Soma Cult eta Patta protagonista izango dira datorren zapatuan, Matadeixen. 22:30etik aurrera, kontzertu bana emango dute taldeak eta bakarlariak. Soma Cult taldea 2017 urte bukaeran jaio zen, eta 60ko eta 90eko hamarkadetako doinuak dituzte erreferentzia bere abestietan. Psychodelia, popa eta grungea nahasten dituzte. Pattak Matadeixeko giroa goxatuko du zapatu gauean.

Jesus Sudupe 'Patta'.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide