Inauteriak 2019

Inauterietako bi lehiaketetarako izen ematea zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 18a, 15:43

Zabalik dago jada inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan parte hartzeko izen emate epea. Parte hartu nahi izanez gero, udaletxeko Harrera bulegoan eman behar da izena. Horretarako azken eguna martxoaren 1a izango da.

Larunbateko, martxoak 2, mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gutxienez 16 urte izatea. Bestalde, partaideek eliz ataritik pasatu beharko dute, derrigorrez, 19:30etik 20:30era. Epaimahaia tabernak ikustera 20:30etik aurrera joango da.

Ikusi loturan iazko irabazleak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide