Maila ona erakutsi du Jone Zabaletak Espainiako Txapelketa Absolutuan

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 18a, 15:45
Jone Zabaleta atleta.

Joan den asteburuan eman zion amaiera pista estaliko denboraldiari Jone Zabaleta Larrañaga (Azkoitia, 1998) atletak. Espainiako Txapelketa Absolutuan 1.500 metroko proban parte hartu zuen, Antequeran (Malaga, Espainia).

Zapatuan sailkapen saioa izan zuen. Guztira, 30 partaide lehiatu ziren, eta lehen bederatzi korrikalarien artean sailkatzea lortu zuen Zabaletak. Postu horri esker, finalera sailkatu zen. Igandean, otsailak 17, jokatu zuen finala, eta absolutuan seigarren postu bikaina lortu zuen.

Martxoaren lehendabiziko asteburuan, Castellonen jokatuko den Espainiako kross unibertsitarioan parte hartuko du. Handik aurrera, aire libreko pistako denboraldia hasiko du azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide