Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Go!azen 5.0' ikuskizunerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 15a, 10:00
Go!azen 5.0 ikuskizuna (Argazkia: Glu glu)

Datorren zapatuan, otsailak 23, Baztartxon izango den 'Go!azen 5.0.' ikuskizuna ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

Honako bi bazkide hauek eskuratu dituzte sarrerak: Igor Arambarri eta Miren Zubizarreta. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena hau zen: Idoia Uranga.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak gozatu nahi duten emanaldiaren orduaren aurretik.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak, eta mila esker guztioi. Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide