Jone Zabaleta Espainiako txapeldunorde 23 urtez azpiko mailan

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 11a, 17:47
Ezkerrean, Jone Zabaleta.

Atlético San Sebastián taldeko Jone Zabaleta Larrañaga (Azkoitia, 1998) korrikalariak zilarrezko domina lortu du Espainiako Promesen Txapelketan.

Joan den larunbatean, otsailak 9, jokatu zuen 3.000 metroko pista estaliko lasterketa, Salamancan (Espainia). 09:35:72 denbora tartea behar izan zuen proba bukatzeko. Bere ibilbideko bigarren markarik onena da. Datorren asteburuan Antequeran (Malaga, Espainia) jokatuko du Espainiako Txapelketa Absolutua. 

Jon Perez atleta, berriz, 1.500 metroko lasterketan lehiatu zen, eta bere seriean seigarren postuan sailkatu zen azkoitiarra. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide