Bertsolariekin egin dute pintxo-potea azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 8a, 11:49
Andoni EgaƱa eta Nerea Ibartzabal bertsotan. (Argazkia: Erniarraitz)

Atzo, osteguna, dozenaka herritarrek Andoni Egaña eta Nerea Ibartzabal bertsolariekin egin zuten pintxo-potea. 

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako Bertso Astea atzo hasi zen Azkoitian. Herritar askok tabernaz taberna atzetik jarraitu zieten Andoni Egaña eta Nerea Ibartzabal bertsolariei. Tabernen ezaugarriak, tabernetako bezeroak, euren arteko adar jotzeak eta gaur egungo gaiak izan zituzten hizpide bertsoetan Ibartzabalek eta Egañak. Trikitilariek lagunduta, giro ona izan zen kalerik kaleko saioan, eta azkoitiarrek gozatu ederra hartu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide