Maxixatzenen zozketak

Go!azen 5.0 ikuskizunerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 7a, 11:18
Goazen 5.0. ikuskizuna. (Argazkia: Glu-Glu)

Otsailaren 23an, Baztartxo Antzokian 'Go!azen 5.0' antzezlana eskainiko dute. Ikuskizuna zuzenean ikusteko, lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu otsailaren 15ean.

Bi emanaldi izango dira Baztartxon otsailaren 23an: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak otsailaren 18an jarriko dituzte saltzen, Baztartxo Antzokiko leihatilan, 18:00etatik 19:30era. Sarrerak agortzen ez badira, otsailaren 19tik aurrera udaletxeko kultura sailean egongo dira salgai. Udalak jakinarazi duenez, sarrerak zenbakituak izango dira.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Zein da Go!azen 5.0 antzezlanaren zuzendaria?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, otsailaren 14a, osteguna, baino lehen. Asmatzaileon artean zozka egingo dugu, eta ostiralean jakinaraziko dugu Webarruen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide