Floreagako taldeak, santa eskean irteteko prest

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 31a, 09:34
Floreagako ikasleak eta gurasoak iazko Santa Ageda eskean.

Santa Ageda bezperan, otsailak 4, Floreagako hainbat talde santa eskean irtengo da kalera. 

DBH4ko neska-mutilak herriko kaleetan zehar Santa Ageda eskean ibiliko dira, 11:00etatik aurrera. 11:15etik aurrera, ateri baldin bada, HHko umeak irtengo dira kalera. Haur Hezkuntzako haurrak Ipar kalean behera, eliz atarira, Plaza Berrira eta Herriko Plazara joango dira, eta gero ikastetxera igoko dira. 12:15ean, berriz, LHkoei eta DBHkoei abestuko diete. Eguraldi txarra baldin bada, bestalde, eskolako Patio Berdean kantatuko dute eguerdian.

Arratsaldean, Floreagako gazteen eta helduen talde bat arituko da kantuan. Gazteak eta Garapena taldeko kideekin batera, 18:45etik 21:00etara jardungo dute Santa Ageda eskean. Taldera kantuan aritu nahi duen edozein bildu daiteke. Floreagako idazkaritza gelaren parean, 18:30ean elkartuko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide