2019/01/27 09:30

Txapelketa

Gipuzkoako senior mailako karate txapelketa

Gipuzkoako senior mailako karate txapelketa
Elkargunea, Azkoitia

Gipuzkoako senior mailako karate txapelketa jokatuko dute igande honetan, urtarrilak 27, Elkargunean. Anaitasuna Kanku karate eskolak antolatu du proba, Gipuzkoako Karate Federazioaren eta Udalaren laguntzarekin.

Emakumezkoek eta gizonezkoek hartuko dute parte, hala nola, 40 urte baino gehiagoko beteranoek, desgaituek eta seniorrek. Banaka nahiz taldeka lehiatuko dira, kata eta kumite modalitatean. Igande honetan, 09:30etik 13:00etara jokatuko dute txapelketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide