Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak batzar orokorra egingo du otsailaren 23an

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 25a, 15:05

Plaza Ondo elkarteko kideak.

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak ohiko batzar orokorrerako deia egin du. Otsailaren 23an egingo dute batzarra elkarteko jantokian, eta bi deialdi egin dituzte: lehena, 16:30ean izango da, eta, bigarrena, 17:00etan.

Eguneko gai zerrendan honako puntu hauek izango ditu hizpide Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak:

  • 2018ko batzar orokorreko akta onartzea.
  • 2018ko ekintzen berri ematea.
  • 2018ko diru kontuen azterketa eta onartzea.
  • 2019rako ekintza planaren berri ematea eta onartzea.
  • 2019rako aurrekontuen azterketa eta onartzea.
  • 2019ko kuota onartzea.
  • Galde-erantzunak.

Amaieran, urteroko ohiturari jarraituz, opariak zozkatuko dituzte batzarrean parte hartzen duten guztien artean. Jakinarazi dute, gainera, kontuei buruzko informazioa elkartearen bulegoan eska dezaketela bazkideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide