2019ko egutegia

Iraileko egutegia

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 1a, 11:38
Jotakie Azkoitiko plazan. (Argazkia: Mikel Zengotita)

Iraileko orrian Mikel Zengotitak Jotakie taldeari Azkoitiko plazan ateratako argazkia jarri dugu. Urteko bederatzigarren hilabeteak 30 egun izango ditu.

'Amamaren Kutxa'-ko esaldi honek laguntzen dio Zengotitaren argazkiari:

 

Gizaki guztiok tximinotik gatoz, oraindik etorri ez diren batzuk izan ezik.

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

  • Irailak 6, 05:10ean, izango da ilgora.
  • Irailak 14, 06:33ean, izango da ilbete.
  • Irailak 22, 04:41ean, izango da ilbehera.
  • Irailak 28, 20:26ean, izango da ilberri.

 

Irailean ez da jai egunik izango. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide