'Dantza' eta 'Spider-man: un nuevo universo' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 23a, 09:22

'Dantza' filmaren irudi bat. (Argazkia: Txintxua Films)

Datorren zapatuan, 'Dantza' eta 'Spider-man: un nuevo universo' filmak eskainiko dituzte, Baztartxo Antzokian. 

'Dantza' Telmo Esnal zuzendariaren film euskalduna da, eta ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. 'Spider-man: un nuevo universo' haurrentzako filma, berriz, igandean 17:00etan emango dute. Normalean 17:15ean izan ohi da igandeetan umeen filma, baina Baztartxo aretoko antolatzaileek ordu laurden aurreratu dute aste honetako film emanaldia. Ikusi jarraian asteburuko bi filmen aurrerapen bideoak:

'Dantza' filmaren aurrerapen bideoa:

 

'Spider-man: un nuevo universo' filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide