Aldaketak autobus zerbitzuetan, San Sebastian jaiak direla eta

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 18a, 17:49
La Guipuzcoana.

San Sebastian jaiak direla-eta, autobus zerbitzuetan aldaketak daudela iragarri du Lurraldebusek.

 

-Urtarrilak 19: Azpeitian, helduen danborrada izango da. Hori dela eta, gaueko 21:45etik 22:45era Julian Elorzako, Tren Museoko eta Anbulategiko geltokiak ezeztatuko dira. Julian Elorzako eta Tren Museoko geltokiak saihesbideko autobus geltokira pasako dira, Tren Museoko oinezkoentzako zubiaren parera.

 

-Urtarrilak 20, igandea, aldaketak egongo dira Donostian: haurren danborrada dela eta, UK01 Azkoitia-Donostia lineako zerbitzu batzuetan ez da geldituko autobusa Askatasunaren Hiribidean. Ordezko geltokia Zubieta kaleko 14. zenbakia izango da, Zaragoza plazaren aurrean.

 

 

-Urtarrilak 20, igandea, zerbitzu bereziak egongo dira UK06 eta UK46G lineetan, ondorengo ordu hauetan:

 

 

-Urtarrilak 21, astelehena, ordutegi aldaketa egongo da UK01 Azkoitia-Donostia linean. Zerbitzu hauek egongo dira:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide