Txistulari gazteen topaketak izango dira Azkoitian

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 17a, 19:50

Hurrengo zapaturako, txistulari edo tanbolintero gazteen topaketak, 'Danboligenak', antolatu dituzte Azkoitiko Txalkor Txistulari Taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak elkarlanean, Azkoitiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute urtarrilaren 26rako. Gainera, egun horretan bertan, plaza dantzen erromeria izango da nahi duten gzutientzat, Elkargunean.

Egitarau hau izango da herrian datorren zapatuan, urtarrilak 26:

  • 10:30ean, Elkargunean, ikastaroa AIKO taldearen eskutik: plaza dantzak txistularientzat.
  • 13:00etan, kalerik-kale, txistulari gazteak.
  • 18:00etan, Kontzejupean, Azkoitiko, Azpeitiko, Bilboko, Hernaniko, Lesakako, Trapagarango eta Uztaritzeko txistulari gazteen kontzertua.
  • 19:00etan, Elkargunean, dantzaldia AIKO taldearekin.

Urtarrilaren 27an, berriz, goiz eresia egingo du Txalkor taldeak 09:00etan abiatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide