Mindfulness ikastaroa eskainiko dute Bizilore Eskola Aktiboan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 14a, 16:30

Hezkuntza komunitatean diharduen profesionalei, ikasleekin eta haur zein gazteekin harremana dutenei, gurasoei eta minfulness gaian interesa dutenei zuzendutako ikastaroa antolatu du Bizilore Eskola Aktiboak.

Ikasgeletan arreta osoa mantentzeko Mindfulness saio praktikoak egingo dituzte, Bizilore Eskola Aktiboan. Urtarrilak 18an eta 25ean, otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an eta martxoaren 1ean eta 8an izango dira saioak. Guztira bi orduko zortzi saio eskainiko ditu Naiara Gorroño Viterik. 18:00etatik 20:00etara izango dira saioak, euskaraz, eta ikastaroan izena emateko 110 euro ordaindu beharko da. Plazak mugatuak dira eta Bizilore Eskolaren webgunean eman beharko da izena. 

Naiara Gorroño Komunikazio zientzietan lizentziaduna da Gorroño, Nafarroako Unibertsitatean Hezkuntza masterduna eta Bartzelonako Unibertsitatean EHU-UPVCko doktorandoa. Horrez gain, minfulness-ak irakasleentzat izan dezakeen eragina aztertzen Mindfulness bideratzailea da Baraka Psikologia Integraleko Institutuan. Yoga irakaslea ere bada Baraka Psikologia Integraleko Institutuan eta 'Crecer respirando' Mindfulness ikasgelan programan trebatua da. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide