Maite Lopez Las Herasen poesia, Madrileko zebra bide batean

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 10a, 10:33

Maite Lopez Las Heras, 'Pienso, Luego escribo' poema bildumarekin.

Georgina Rodriguez modelo ezagunak Instagram sare sozialean partekatu du Maite Lopez Las Herasen (Azkoitia, 1985) aipua: 'Pasar a cada paso sin pensar es pisar sin peso'. Madrileko zebra bide batean margotu dute Lopezen esaldia.

Argazki hau partekatu du Rodriguezek Instagrameko bere kontu pertsonalean 'Stories' bidez:

Esaldi hori Versos al paso ekimenean Lopezek egindako ekarpena da. Bestalde, Pienso, Luego escribo poema bilduma kaleratu zuen azkoitiarrak 2018an.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide