Maite Lizarralde, abenduko Zakelmariren irabazlea

Maite Lizarralde, abenduko Zakelmariren irabazlea
Maite Lizarralde, 50 euroko txekearekin.

Abenduko aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 14. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Maite Lizarraldek irabazi du Herrixen Merkatari Elkartearen 50 euroko txekea.

Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna urtarrilaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, bazkidearen izen-abizenak eta telefonoa jarrita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide