63 gaztetxok hartu dute parte patata-tortilla lehiaketan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 3a, 13:22
Irabazleak saritu dituzte unean.

Gaur eguerdian gazteen patata-tortilla lehiaketa izan da Kontzejupean. Guztira, 63 gaztetxok hartu dute parte, eta 18 tortilla aurkeztu dira. Guztiak dastatu ostean, epaimahaiak Jone Zabala, Sara Fateh eta Helene Lizarralde hirukoteak egindako patata-tortilla saritu du.

Hamaika eratara egindako 18 patata-tortilla egin dituzte gaur, Kontzejupean, 63 gaztek. Bakoitzak bere osagaiak eta tortilla egiteko moduak erakutsi ditu, baina giro aparta izan da plazan goizean zehar. Hainbat helduk, gainera, arretaz jarraitu dute sukaldari txikien lana eta hainbat aholku ere eman dizkiete. Marijose Arregi eta Sonia Vazquez zinegotziak aritu dira epaimahai lanetan, eta erabaki dute Jone Zabalak, Sara Fatehk eta Helene Lizarraldek egindako patata-tortilla izan dela goizeko onena. 

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide