Jone Zabaletak irabazi du Azpeitiko San Silbestre lasterketa

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 31a, 16:25

Jone Zabaleta. / Argazkiak: Uztarria.

Urtea bukatzeko, Azpeitiko XVIII. San Silbestre lasterketa jokatu dute gaur hainbat azkoitiarrek.

Jone Zabaleta izan da emakumezkoetan azkarrena: 22:47 denbora behar izan du 6,2 kilometroko ibilbidea amaitzeko. Gizonezkoetan, berriz, Jon Perez azkoitiarra bigarren sailkatu da (20:17).

Lasterketako sailkapena osorik, hemen.

Ikusi lasterketa bideoan, Erlo Telebistan.

Argazki gehiago, Uztarria.eus-en