Gipuzkoako eskuz banakako finalak jokatuko dituzte bihar, Gurea pilotalekuan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 28a, 10:45
Alex Juaristi sakea egiten.

Bihar, zapatua, 10:30ean hasiko dira finalak eta mutilen kadete, gazte eta nagusien mailako finalak jokatuko dituzte, Gurea pilotalekuan. Protagonista nagusia Alex Juaristi izango da, etxean arituko baita pilotari azkoitiarra.

Guztira hiru pilota partida jokatuko dira Gurea pilotalekuan. 10:30ean kadete mailako partidarekin hasiko da txapelketa. Lapke taldeko Naldaiz Ilunpe taldeko Egigurenen aurka arituko da. Bigarren finala gazte mailakoa izango da. Lapke taldeko Senarrek Tolosako Goikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak. Senior mailako finalean etxeko pilotari bat izango da protagonista. Alex Juaristi Behar Zana taldeko Urbietaren aurka arituko da hirugarren eta azken partidan.

Inhar Egaña ere finalean

Inhar Egaña ezkerrean.

Inhar Egaña 2006. urteko haurrak Gipuzkoako Ekialdeko eskuz banakako finala jokatuko du bihar, zapatua, Billabonako Behar Zana pilotalekuan. 11:00etan hasiko da finala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide